Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: November, 2016

Oraindik ez dakizu KABI proiektua zer den??

Udazkeneko erakusketa

Aurreko ostiralean, udazkeneko irteera egin genuen egunean, basoan, jasotako elementuekin egindako artelanen erakusketa mustu genuen. Familia gehienak etorri zineten eta eskertzekoa da. 

Argazki guztiak ikusi ahal izateko irudian klik egin

Zorionak Aratz!

Gaur Aratzen urtebetetzea ospatu dugu. 5 urte bete zituen atzo gure mutikoak.
Zorionak ttiki eta txokomarrubizko muxua zuretzat!

Irakasleen formazioa

Gaur Haur Hezkuntzako ordezkari bat Bartzelonan kokatzen den Escola Dels Encants bisitatzen izan da. Oso esperientzia aberasgarria izan da.

Zorionak Anartz eta Maia!!

ZORIONAK EKAI!!

Kili - Kilira goaz!!

Hona hemen atzoko irteeran grabatutako bideoekin, zuentzat, egin dugun muntaia. Gustukoa izatea espero dugu.

Motrizitate gunea berrantolatzen

Gaur arratsaldean motrizitate gunea berrantolatzen aritu gara. Guztion artean lan bikaina egin dugu!! Ondoren jolastu eta disfrutatu aurretik espazioak eta materialak prestatzea ezinbestekoa da eta lan hau guztion ardura da.

Argazki guztiak ikusi ahal izateko irudian klik egin

Zorionak Haizea!!

Gaur Haizearen urtebetetzea ospatu dugu. 5 urte bete ditu gure sorgintxoak.
Zorionak perlita!!

Artea: "Oihua", Munch

Arte txokoan, Munch artistaren "Oihua" obran oinarriturik, honako lana burutu dugu Haur Hezkuntzako ikasleek. Zuen gustukoa izatea espero dugu, guk behintzat primeran pasa dugu egiten!!

Zer gertatzen ari da??

Baina zer gertatzen ari da Haur Hezkuntzan?? 

Udazkeneko mendi irteerako argazkiak

Aurreko ostiralean, mendira abiatu ginen 4 eta 5 urteko ikasleak. Udazkena bizi eta sentitzeko aukera izan genuen eta material ugari ekarri genuen Ikastolan lanean jarraitu ahal izateko.
Argazki guztiak ikusi ahal izateko irudian klik egin.