Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: December, 2016

Badator Olentzero...

Atzo Olentzero bidean zegoela esan ziguten.......eta bai!! hala zen!! Gaurkoan Iñigo Aritza Ikastolako txikienak bisitatzera etorri da. Ikastolara sartu eta Olentzerorentzako marrazki dotore - dotore bat egin dugu.

 Olentzeroren aurretik Argitxo etorri da. Gaurkoan edabe magikoa edan omen du handitu eta guk ikusi ahal izateko eta puxikak ekarri dizkigu urte osoan zehar euskaraz hitz egiten ahalgintzen garelako.

Jarraian, Olentzero eta Mari Domingi etorri dira, zakua opariz gainezka zutela......


Azkenean, oapriak ireki eta jolasten egon gara. Jolasa baita guri gehien gustatzen zaiguna.


Eguneko argazkiak ikusi ahal izateko HEMEN KLIK egin

Guraso formazioa: KABI proiektua

Aurreko ostegunean, abenduak 15, guraso formazioa eskaini genuen. Saio honetan landu genuen gaia KABI proiektua izan zen. Gure seme - alaben hezkuntzaren inguruan gehiago ikasi eta hausnartzeko aukera izan genuen. 



Eguberri on!!

Gabonetako jaialdia

Larunbatean gabonetako jaialdia izan zen. Bertan Haur Hezkuntzako neska eta mutilok bertso bat abestu genuen. Jarraian ikuskizunaren aurretik ateratako argazki batzuk eta ikuskizunaren bideoa uzten dizuegu.
Argazki guztiak ikusi ahal izateko irduan klik egin



Komunikazio gunea

Hona hemen komunikazio gunean hartutako argazki batzuk.
Argazki guztiak ikusi ahal izateko irudian klik egin

Irakasleen formazioa: Dumas proiektua

Irakasleen formazioan inbertitzen jarraitzen dugu. Iñigo Aritza Ikastolako bi ordezkari Dumas proiektuko mintegia parte hartzen dugu. Ziur etekin handia aterako diogula, gure proiektua aberasteko lagungarria izanen zaigula.

Guraso formazioa: KABI proiektua

Euskararen nazioarteko eguna!!

Gaur ospatu da Euskararen nazioarteko eguna, baina guk atzo ospatu genuen Ikastolan. Goizean ipuin kontalaria izan genuen eta arratsaldean, adreiluz adreilu euskararen horma sendoa eraiki genuen.


Argazki guztiak ikusi ahal izateko, irudian klik egin