Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2017

HAURREKIN BABAK ALETZEN!!

Haur Hezkuntzako arte erakusketa 2017

Aurten ere Haur Hezkuntzako ikasleek egindako artelanekin erakusketa bat antolatu dugu Ikastolan. Mustutze egunean ateratako hainbat argazki uzten dizkizuegu.
Argazki guztiak ikusi ahal izateko irudian klik egin

Aiton - amonen eguna 2017

Aurreko astean aiton-amonen eguna ospatu genuen. aiton-amon guztiak Ikastolara gonbidatu genituen eta euren bilobekin arratsaldea igarotzeko aukera izan zuten. Aiton-amon ugari hurbildu ziren eta arratsalde ahaztu ezina izan zen gure ikasleentzat. 
Eskerrik asko gurera hurbildu zineten guztiei!!
Argazki guztiak ikusi ahal izateko irudian klik egin

Anai - arrebak tailerrean 2017

Urte batzuk igaro dira dagoeneko proiektu honekin hasi ginenetik. Urtero, hirugarren hiruhilean, Haur Hezkuntzako lehen zikloan anai - arrebak dituzten 2.zikloko haurrei, tailerrera elkarrekin joateko auekra eskaintzen zaie. Bideotxo honetan, aurten egindako tailerretan hartutako hainbat irudi ikus ditzakezue. 

Zorionak Arane eta Iurgi

Gaur Arane eta Iurgiren urtebetetzea ospatu dugu. Dagoeneko 6 urte bete dituzte.
Zorionak bikote!

Zorionak Amaiur!!!

Aquariumera irteera

Aurreko astean Donostiako Aquariumean izan ginen eta liluraturik itzuli ginen bertan ikusitako arrain piloarekin. Baina eguna ez zen hor bukatu......eeeeeeez!! Altsasura itzultzerakoan, Haur Hezkuntzako ikasle gutziok Ikastolan bazkaldu genuen elkarrekin eta 16:30etan......etxera!!
Jarraian argazkiak ikusi ditzakezue. Bi bildumatan banatu ditugu guztiak bakar batean jartzeko argazki gehiegi zirelako.
Argazki guztiak ikusteko iudian klik egin (3 eta 4 urte)
Argazki guztiak ikusteko iudian klik egin (5 urte)

Zorionak Elaia

Gaur Elaiaren urtebetetzea ospatu dugu. Dagoeneko 6 urte bete ditu gure neskatoak.
Zorionak sorgintxo!!

ZORIONAK IXONE!!!

Zorionak Iraia eta Aritz!!!

KABI proiektua: Imaginarium

KABI proiektuan, espazio eta materialek beste hezitzaile bat osatzen dute. Oraingoan imaginariume aurkezten dizuegu.


Haur Hezkuntzako YouTube kanala

Iñigo Aritza Ikastolako Haur Hezkuntzako irakasle taldeak, YouTube kanal bat sortu zuen bi helburu nagusirekin: batetik aisialdian euskararen presentzia ziurtatzea eta bestetik, YouTube bidez haurrek ikusten dituzten edukiei zentzu pedagogiko edo hezigarria ematea. 
Irudian klik egin eta gure kanala bisitatzeko aukera izanen duzu. Harpidetuez gero gure kanalean ematen diren mugimenduen berri izanen duzu zuzenean.